argia.eus
INPRIMATU
Itunpeko ikastetxeetara 8,4 milioi euro bideratuko ditu EAEko Hezkuntza Sailak
  • Itunpeko ikastetxeek enplegua mantendu edo irakasle-plantillak errelebo-kontratuen bidez gaztetu ditzaten diru-laguntzak eskainiko ditu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Aurtengo urte hasieran ikastetxeetako patronalarekin eta sindikatuekin sinatutako itun baten ondorioz hartu dute erabakia: "Enplegua mantentzea eta belaunaldi-erreleboa egitea" ahalbidetuko zutela sinatu zuten.

Maria Ortega Zubiate @ortegazubiate 2020ko maiatzaren 27a
Argazkia: ELA.

Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko irakaskuntzako Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko edo Lanbide Heziketako kontratu mugagabea duten irakasleak izango dira onuradunak.

2020-2021 ikasturtean itundutako ikasgelak murrizteak irakasleak kaleratzea ekarriko duela jakitun, irakasle horiek zentroan “birkokatzea” proposatzen du Hezkuntza Sailak, eta hori posible ez den kasuetan kalte-ordainak akordioan ikusita dagoen bezala ordaintzea. Horrez gain, plantillak gaztetzea ere proposatu du, errelebo-kontratuak bultzatuz.