Duela bi hilabete, 3.500 pertsona manifestatu ziren Baionan, Emmanuel Macron presidenteak ezarritako erreforma politikoaren aurka eta zerbitzu publikoen defentsaren alde. Larunbatean, hilak 26, orduan bezala, manifestariak tren geltokitik abiatuko dira, goizeko 10:30ean.
Frantziako Estatuko sindikatu ia guztiek egin dute deia, euren artean LAB sindikatua izaki. Bizi! mugimenduak ere parte hartuko du elkarretaratzean. Hexagonoko Marée populaire deitua Herri uholdea jitea hartzea igurikatzen dute bihar Lapurdiko hiriburuan.
140 elkarretaratze antolatuta daude estatu osoan, tokian tokiko hiriburu guztietan. Zerbitzu publikoak sektore pribatuen eragileen eskuetara pasatzen ari dira. Deitzaileek, besteak beste, trenbideko eta irakaskuntzako langileek, hala langabezian nola erretretan dauden herritarrek lotura sozialak puskatzea eragotzi nahi dute “elkartasuna” lemapean.