Hizkuntz eskubideei erreparatu diogu gaurko saioan, izan ere, alarma egoera ezarri zenetik 205 salaketa jaso ditu Hizkuntz Eskubideen Behatokiak, iaz garai berean baino %47 gehiago. Gainera, %60a erakunde publikoei zuzendutakoak izan dira. Honen inguruan hitz egiteko, Behatokiko kidea den Agurne Gaubeka izan dugu gurean.
Behatokiak burutzen duen lanaz mintzatu da, baita konfinamenduan emandako aldaketez ere. Zenbait erakunde euskararen inposizioaren inguruan hedatzen ari den ideien inguruan ere aritu gara eta euskara eskubide gisa aldarrikatzeko beharra azpimarratu du.