Milaka lagun elkartu ziren Bilbon pasa den larunbatean galdera ikur erraldoi bat eginez. Ekitaldiaren amaieran, “Herritarren ituna” aurkeztu zuen Gure Esku Dagok.
[ARGAZKI GALERIA] 600 argazkitan jaso dugu atzo bizitakoa. Ikusi nahi? https://t.co/8DcX3cQBnH #ErabakitzekoPrest pic.twitter.com/rZvTrZbuBr
— Gure Esku Dago (@GureEskuDago) June 11, 2017
Gure Esku Dago herri dinamikak azken hiru urteetan egin bezala, ekitaldi erraldoia antolatu zuen larunbatean Bilbon. Euskadi plaza eta plaza Eliptikoaren artean galdera ikur erraldoi bat osatu dute mugimenduaren kamiseta eta globoak zituzten herritarrek.
“Erabakiaren aroa” amaieraraino eramateko prest konpromisoak eta aliantza berriak josten aritu dira, 2015ean Euskal Herriko bost hiriburutan egindako ekitaldiaren ondoren.
Ordutik hona, 72 herritan egin dira herri galdeketak: Etxarri-Aranatzen, Arrankudiaga-Zollon, Ispasterren, Azpeitian, Aramaion, Bakaikun, Diman, Astigarragan, Hernanin eta Larrabetzun, eta Goierriko, Debagoienako, Oarsoaldeko eta Tolosaldeko herri guztietan. Herri guzti hauetan galderaren formulazioa egitetik galdeketaren eguneraino, desberdinen arteko elkarlana eta parte hartzea sustatu dute.
Ekimenaren amaieran herritar eta eragile ezberdinekin batera adostutako “herritarren ituna” aurkeztu dute. Hemen dago osorik:
HERRITARRON ITUNA
Itun honek esparru bat eskaini nahi du solas egiteko, konplizitateak josteko eta adostasunak ehuntzeko, erabakitzeko ariketak edo ariketek behar dituzten jarrerak, adostasunak eta tresnak elkarrekin lantzeko.
ATARIKOA. Zergatik erabaki
Demokrazian sakontzen ari gara. Herritarron ahalduntzea da demokraziaren oinarria. Egunero elkarrekin arituz, egitasmo kolektiboak sortuz eta gure erakundeekin batera kudeatuz eraikitzen da komunitate librea, duina eta demokratikoa. Kultura politiko berria pizten ari da eta herritarrok erabakien parte sentitu nahi dugu. Bizikidetza errotzeko, gai guztiak normaltasunez kudeatu behar dira. Demokrazian sakontzeko dauden oztopoak gainditu nahi ditugu.
Erabakitzeko eskubidea herritarron borondate demokratiko eta burujabearen adierazpen demokratikoa da eta bere egikaritzak egitura politikoa hautatzeko aukera ematen du, aldez aurretiko eredurik ezarri gabe eta herritarron borondate demokratikoari aurretiko mugarik jarri gabe.
Horregatik, egitasmo guztientzako orube komuna eskaintzen du eta bizikidetza osasuntsu baten giltzarria da. Autodeterminazio eskubidearen egokitzapen garaikidea da erabakitzeko eskubidea, eta burujabetza auziak era baketsuan kudeatzeko aukera ematen du. Gure herriaren aniztasuna aberastasun iturri da, eta modu demokratikoan kudeatu nahi dugu, orain arte bizikidetzan izan ditugun hormak hautsiz.
Bestalde, munduan aldaketak ari dira gertatzen, eta burujabetza auziak kudeatzeko paradigma berria indartu da. Herritarron burujabetzaren aroa zabaltzen ari da, pertsonen eta herrien eskubideak eta erabakiak ondoen bermatzen dituen tresna gisa. Euskal Herrian, euskal herritarrok osatzen dugun komunitateak baditu nortasuna eta borondatea nazioarteko legedian herriei aitortzen zaizkien eskubide kolektibo guztien jabe izateko. Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen inguruan orain arte josi diren adostasunak ikusita, argi dago herritarrok borondate demokratikoa dugula gure geroa modu librean erabakitzeko. Halaber, tresna instituzionalak ditugu borondate hori bideratzeko.
Erakunde horien muga bakarra herritarron borondatea da, edozein dela ere azken hautua. Gauza guztiez erabaki nahi dugu, denon artean. Gure gizarte-garapena osoa eta jasangarria izan dadin, estatus politikoaren gaineko erabakia kokatzen dugu dinamikaren ardatzean; aldi berean aitortuz erabakitzeko eskubidea pertsonen eta herrien maila eta esparru guztietara iristen dela.
ADOSTEN, BURUJABE. Nola erabaki
Abiapuntu gisa, modu ireki eta dinamikoan osatzen joateko asmoz, Herritarron Itunarekin bat egiten dugun herritarrok, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko printzipio nagusi hauek aintzat hartzen ditugu:
1. Burujabetza: Gure herriaren etorkizuna erabakitzea euskal herritarroi dagokigu.
2. Zilegitasun demokratikoa: Galtzaile eta irabazlerik gabeko dinamikak indartuz, erabakiaren bidez demokrazian sakondu nahi dugu. Bideari eta emaitzari ematen diogu garrantzia eta zilegitasunez josten den bidearen ondorio diren erabakiak sendotzen eta bermatzen ditugu.
3. Adostasuna: Erabaki eskubidea denon topaleku da. Bizikidetza dugu xede, gizarte eta lurralde kohesioa. Adostasunak landuz egin nahi dugu bidea, konfiantza esparru zabalak eraikiz.
4. Legaltasuna: Erabakitzeko eskubidea modu adostuan gauzatzeko borondatea dugu. Edonola ere, Euskal Herriko erakundeetatik sortutako legalitateari lehentasuna emango diogu, herritarron borondate demokratikoaren adierazle gisa.
5. Parte hartzea: Behetik gora hartzen diren erabakien garrantzia azpimarratu nahi dugu, herritarrok erabakien parte sentitu nahi baitugu. Aldi berean, erakundeekin eta eragileekin elkarlana bultzatuko dugu.
6. Eraginkortasuna: Egungo estatus politikoan aurrera pausua emateko eta Etorkizuna irudikatzeko gaitasuna eskaintzen du erabakitzeko prozesuak, eta baita ere etorkizun hori mugarik gabe erabakitzeko bidea.
7. Berdintasun politikoa: Erabakitzeko ariketek bermatuko dute egitasmo guztien zilegitasuna eta maila berean gauzatzeko aukera, baldintza demokratikoak ezarrita.
8. Justizia soziala: Erabakitzeko eskubidea herritarron duintasuna, askatasuna eta berdintasuna bermatzeko tresna da.
9. Ardura: itun honi lotutako pertsonak, bizibide eta irizpide desberdinetakoak izan arren, herri honek jendarte kohesionatu eta praxi demokratikoan oinarritua behar duelakoan, helburu hori lortzeko bidean ardura pertsonal eta kolektiboa sentitzen dugu.
KONPROMISOAK
I. Erabakiari bide emateko unea iritsi da. Herritarrok erabakitzeko eskubidea gauzatzeko lan egingo dugu. Gure esku hartzen dugu erabakitze prozesuak behar dituen baldintzak sortzeko eta garatzeko ardura eta, eragileekin eta erakundeekin batera, parte hartu eta ekarpenak egiteko konpromisoa, gure etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki arte. Orain arte baino hobeto aritzeko eta izandako gabeziak gainditzeko lan egingo dugu.
II. Erabakitzeko eskubidea gauzatze aldera, gure etorkizun politikoari buruzko eztabaida publiko, plural eta gardena beharrezkotzat jotzen dugu, eta, ondorioz, gizartearen parte hartzea sustatu eta prozesuan parte hartzeko konpromisoa hartzen dugu. Eztabaida hori euskal erakunde eta mota guztietako eragileen esku-hartzearen bidez bideratu beharra dago, eta bururaino eramateko, hau da, erabakitzeko eskubidea egikaritzeko, tresna eraginkorrak antolatu eta herritarron esku jarri behar dira, azken batean, herritarrok gure estatus politikoari buruz zuzenean erabaki nahi dugulako, ezein aukerari uko egin gabe.
"Nazio gisa eskubideak aldarrikatu eta herri oso bat martxan irudikatzeko" deitu dute 2025eko ekainean Bilbon egingo den mobilizazioa. Euskal Herri libre eta kohesionatu bat osatzeko "denen artean eta elkar lagunduz" lan egin behar dela berretsi du... [+]
Bizkaian eta Gipuzkoan egin bezala, EAEko estatus politiko berriak Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta erabakitzeko eskubidea jasotzea eskatu dute Arabako Batzar Nagusietan alderdi abertzaleek.
Aurreko ekainean aurkeztu zuten ekimena Donostian. Maratoiaz gain Iruñean, Donostin, Bilbon eta Gasteizen zuzeneko ikuskizunak izango direla zehaztu dute asteazkenean. Hamabi orduz egongo dira “Euskal Herria irudikatzen”, eta “360 graduko Euskal... [+]
Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.
"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]
Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.
Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.
Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]
Lasterketaren lehen hiru etapak Euskal Herrian egingo dituztela baliatuz bi estatuetan banatutako herri bat dagoela erakutsi nahi dute alderdi politiko independentistek. Hendaian bildu dira bozeramaileak horren berri emateko.
Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.
Frantziako itzuliak duen nazioarteko oihartzuna baliatuko du Gure Eskuk, 'Euskal Herria mundura' izeneko ekimenarekin. Tourreko lehen hiru etapak osoki Euskal Herritik pasako direla baliatuta, "inoiz egin den ikurrinik erraldoiena" zabalduko dute, eta 4.000... [+]