Martxoaren 12 eguerdian hiru orduko lanuztea egin dute "Zaldibar argitu!" plataformak deituta Zaldibar, Eibar, Ermua eta Elgetan eta kalera atera dira eguerdiko manifestaziora. Arratsaldean egitekoa zen mobilizazioa bertan behera geratu da, koronabirusa ez zabaltzeko neurri gisa. Iñaki Arriola Ingurumen sailburuaren dimisioa eskatu dute amaieran antolatzaileek, "higiene demokratikoagatik".
Zaldibar Argitu plataformako kide Jokin Bergarak mezu hau zabaldu du Eibarko eguerdiko manifestazioaren ostean. Berriako kazetari Igor Susaetak jaso ditu adierazpenak bideoan:
@ZaldibarArgitu Plataformako bozeramaile Jokin Bergara. Ińaki Arriola Ingurumen sailburuari dimititzeko eskatu dio. “Higiene demokratikoagatik” @berria pic.twitter.com/qjscgU0TnX
— Igor Susaeta (@Txuster81) March 12, 2020
Zaldibarren jendea kalera atera da beste behin:
Ez duzue bigarren mailako arazo bihurtuko, ez dizuegu utziko. Jende asko Zaldibarko mobilizazioan #ZaldibarArgitu pic.twitter.com/smYpBpnjq9
— Aitor Lopez (@aitlpz) March 12, 2020
Eibarko manifestazioa jendetsua izan dela adierazi du Berriako kazetari Igor Susaetak: "Mila lagunetik gora bai".
#ZaldibarArgitu Abiatu da Eibarko manifestazioa
36 egun
36 días#Zaldibar
— Donostia Bai 🎗️🌹 (@Erramun2014) March 12, 2020
Elgetako plazan ere batu dira:
Elgoibarko Rodisa enpresako langileek bat egin dute mobilizazio hauekin, eta goizean eta arratsaldean ordu laurdeneko elkarretaratzea egin dute. Albistea eta argazkia zabaldu ditu barren.eus-ek:
Honela adierazi du Zaldibar Argitu plataformak arratsaldeko mobilizazioa bertan behera uzteko erabakia: "Arduratsuak izateko bertan behera utzi ditugu mobilizazioak. Beste batzuen arduragabekeriak ekarri gaitu okerrera doan egoera honetara".