Geroa Bairen, EH Bilduren, Ahal Duguren eta Ezkerraren babesarekin euskal telebista publikoak Nafarroan emititzeko deklarazioa onartu du ganberak.
Nafarroako eta EAEko gobernuek duten "borondateen aldiberekotasunari" egin dio erreferentzia eledunen batzarrak, eta 805/2014ko irailaren 19ko Errege Dekretuari, bai eta Ikus-Entzunezko Komunikazio Legeari ere.
Halaber, Espainiako Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Nafarroari bigarren multiple digitala eman behar diola defendatu du parlamentuak edo, hori ezean, Lurreko Telebista Digitalaren Nafarroako Plan Teknikoan sei kate sintonizatzeko eskubidea aitortzea.
Bi baldintza horietako bat Espainiak betetzekotan, ETB ikusi ahalko litzateke Nafarroan.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra