Ostegunean DREAL zerbitzuetako ikuskari bat pasako da Larrun mendian egiten ari diren lanak legez egiten diren ikusteko. Asteartean, 30 bat azkaindar kexu igo dira Larrungo mazelera, herriko etxeak manatu lan hauen salatzeko eta obrak geldiarazi dituzte.
Mendiko bidea berritzeko lanak desmasiak egiten ari direla erakutsi nahi izan diote prentsari astearte arratsaldean. Hiru makina ari baitira ostiraletik bidea zabaltzen eta lautzen. Larrun ez hunki kolektiboaren izenean egin dute dei baina obrek ez dutela ikustekorik proiektu handiarekin azpimarratu nahi izan dute herritarrek.
Entzuten dugu Filipe Lakarra azkaindarra eta Larrun ez hunki kolektiboko kidea:
Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.