Herri sanferminen inguruko topaketak antolatu zituzten Gora Iruñeak!-k eta Peñen Konfederazioak larunbatean; ondorioa: herritarrek izan behar dutela festetako protagonista.
60 lagun inguru batu ziren eta jai eredua hartu zuten hizpidetzat. Lau esparru landu zituzten bereziki: herri mugimenduak jai ereduari egin behar dioen ekarpena, jai ereduak berezkoak dituen baloreen lanketa, guneen kudeaketa eta udalarekin izan beharreko harremana
Hala, sanferminen prestakuntzan, "buru-belarri" aritzeko konpromisoa azaldu zuten, eta aurrerantzean ere festa modeloaren karietara hausnartzen segituko dutela iragarri zuten.
Ahotsa.infok egindako bideoa segidan:
Oharra: Albiste hau Euskalerria Irratitik ekarria da lizentzia libreei esker.