argia.eus
INPRIMATU
‘Herriko tabernen’ auziko bista maiatzaren 19an izango da
  • Karmelo Landa auzipetuak astearte gauean jakinarazi du 35/02 sumarioko auziaren bista maiatzaren 19an izango dela Espainiako Auzitegi Gorenean. Herriko tabernen bitartez ETA finantzatzea leporatzen diete Batasunako 40 kideri.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko maiatzaren 06a

Zortzi eta hamabi urte arteko zigor eskaerei egin beharko diete aurre akusatuek. 2002an ireki zuen sumarioa Baltasar Garzón epaileak, urte hartako apirilean hamaika lagun atxilotzeko agindua eman eta 75 "herriko taberna" enbargatu zituenean.