‘Herriko tabernen’ auziko bista maiatzaren 19an izango da

  • Karmelo Landa auzipetuak astearte gauean jakinarazi du 35/02 sumarioko auziaren bista maiatzaren 19an izango dela Espainiako Auzitegi Gorenean. Herriko tabernen bitartez ETA finantzatzea leporatzen diete Batasunako 40 kideri.


2015eko maiatzaren 06an - 13:05
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zortzi eta hamabi urte arteko zigor eskaerei egin beharko diete aurre akusatuek. 2002an ireki zuen sumarioa Baltasar Garzón epaileak, urte hartako apirilean hamaika lagun atxilotzeko agindua eman eta 75 "herriko taberna" enbargatu zituenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Batasuna
Herrian zabortegiak debekatzetik, hamarkadako krisira

Nahi beste sinbolismorekin, 2,8 milioi tona tona hondakin biltzen dituen zabortegi toxikoa amildu da Bizkaia eta Gipuzkoa artean. Bi langile desagerrarazi, autopista moztu, sutea piztu, irregulartasunak agerian utzi eta inguruetan hodei gaixotzaileak zabaldu ditu, besteren... [+]


Bateragune auzia: eragindako sufrimendua aitortzeko Estatuaren aukera

Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu du Bateragune auzian Arnaldo Otegiri epaiketa justua egin ez ziolako. Epaiketa ez justu horren ondorioz, ezker abertzaleko buruzagiak 6 urte eta erdi eman ditu preso Espainiako espetxeetan, Bateragune auziko beste lau... [+]


Denok elkarrekin

Autoan harrapatu nau ekaitzak, eta horrek trakestu egin du irratiko konexioa; tunel, putzu eta zarata artean –kshjsxkksh– sartu da bozgorailuetatik All together now kantua, The Farm taldearena, ez Beatlesena. Joseina Etxeberriak kontatu duenez, bakearen aldeko... [+]


2016-05-10 | ARGIA
Hasier Arraiz epaiaren zain, fiskaltzak eta defentsak akordioa lortu eta gero

EAEko Auzitegi Gorenak Hasier Arraizi buruzko epaia ematea besterik ez da falta 04/08 sumarioa burutzeko; bestela esanda, Segurako sarekadan atxilotutakoen kontrakoa auzia, burutzeko. Urtarrilean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitutako 35 pertsonekin gertatu bezala, akordioa... [+]


Imanol Murua Uria
"ETAren berri mundura Madrilgo ikuspegitik iristen da"

Ekarri armak liburua kaleratu du Imanol Murua Uria kazetariak (Zarautz, 1966). ETAren borroka armatuaren amaiera kontatu du, oso modu garbi eta irakurgarrian. Berrogeitik gora elkarrizketa egiteaz gain, erakundeen barne dokumentuak eta kanpo erreferentziak erabili ditu.


Ezker abertzalearen aurkako epaiketa: politikan aritzeagatik beste 36 lagun kartzela arriskuan

36 pertsona epaituko dituzte gaur Espainiako Auzitegi Nazionalean, Herriko Tabernen auziaren harira. Talde terroristako kide izatea leporatzen diete. Zortzi eta hamabi urte arteko zigor eskaerak egin ditu fiskalak.


2013-06-06 | Jon Torner Zabala
‘Herriko tabernen’ auziko makroepaiketa urriaren 17an hasiko da

Duela hamar-hamaika urte Batasuneko kide ziren 40 lagun epaituko dituzte urriaren 17tik aurrera Espainiako Auzitegi Nazionalean. 'Herriko tabernen' bitartez ETA finantzatzea leporatuta, zortzi eta hamabi urte arteko zigor eskaerei egin beharko diete aurre akusatuek.


2013-06-04 | Xuban Zubiria
Bateraguneko kideek espetxean jarraitzea erabaki du konstituzionalak

Bateragune auziko kideei ezarri zitzaien 6 urteko espetxe zigorra osorik betearaztea erabaki du Espainiako Konstituzio Auzitegiak. Eldiario.es agerkariak argitaratu du lehenik albistea eta El Mundok ere eman du filtratutako informazioaren berri.


2013-01-03 | ARGIA
Batasunak bere disoluzioa iragarri du

Maite Goienetxek eta Jean-Claude Agerrek Baionan emandako prentsaurrekoan jakinarazi dute Batasunak disolbatzeko erabakia hartu duela.  Duela hamar urte sortu zen Ipar Euskal Herrian. Fase politiko berriaren testuinguruan kokatu dute erabakia.


Eguneraketa berriak daude