argia.eus
INPRIMATU
Herriko tabernak libre eta zabalik aldarrikatzeko mobilizazioak asteburuan
  • Ekainaren 27an eta 28an herriko taberna eta elkarteen aldeko mobilizazio egunak deitu dituzte. Ekitaldi ugari eginen dituzte konfiskatuak izateko arriskuan dauden 101 elkarteen herrietan.

Garazi Zabaleta 2015eko ekainaren 26a
Leitzako Torrea elkarteak egindako prentsaurrekoan adierazi dutenez "bakearen eta konponbidearen aurkako" eraso bat gehiago da herriko tabernen epaia. Asteburuko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute

Espainiako Auzitegi Gorenak ekainaren 18an berretsi zuen Auzitegi Nazionalaren epaia, eta herriko tabernak konfiskatzeko agindua eman zuen. Itxitako elkarteak ondoren enkantean aterako dituztela adierazi du Gorenak.

Herriz-herriko mobilizazioen zerrenda Topatu.info webgunean.