Txosten ofiziala babestu dute botoa eman dutenen %71k, eta Lurrari Lotuz osoko zuzenketa %22ak. Parte hartzea %52koa izan da.
Hurrengo bost urteetarako ildo politikoa erabaki da ostiralean hasi eta igandean amaitu den bozketa prozesuan. Sortuk astelehenean emandako datuen arabera, azken urteotako bidean sakontzea proposatzen duen Herrigaia txosten ofizialak jaso du babes gehien. Botoa emateko aukera zuten 7.936 lagunetatik 4.164k eman dute, %52,4ak. Herriagaia-k 2.948 boto eskuratu ditu, %71; Lurrari Lotuz-ek 919, %22; eta 297 boto zuri egon dira, %7.
Emendakin partzialak
Sorturen izenean Urtza Alkortak eman du emaitzen berri sare sozialetan zabaldutako bideoan. “Parte hartze handia” azpimarratu du Alkortak, eta Herrigaia ponentziak jaso duen “babes handia”. Gogoratu du orain epe berria zabaltzen dela, abenduaren 5era artekoa, emendakin partzialak bozkatzekoa.
Hasierratik kolektiboki osatu genuen Herrigaia. Orain ere ariketa kolektiboa aberasten jarraituko dugu. Abenduaren 5 arte dugu epea zuzenketa partzialak egiteko?? pic.twitter.com/bYA8In4pam
— SORTU #LehenikHerria #PrimeroLaGente (@sortuEH) November 22, 2021