Herriei Euskaltzaindiak ezarritako izendapena emateari uko egin dio Nafarroako Parlamentuak

  • Nafarroako Gobernuak toponimia normalizatzeko lana ez duela egin zioen EH Bilduk aurkeztutako mozioak, eta Euskaltzaindiaren jarraibideei segitzeko eskatu; Geroa Bai abstenitu egin da eta bertan behera geratu da asmoa.

Antsoaingo sarreran dagoen seinale elebakarra. Argazkia: Dabid Anaut
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko otsailaren 03an - 09:53
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nafarroako herri izenek ez dute bat eginen, oraindik ere, Euskaltzaindiak emandako irizpideekin. EH Bilduk mozioa aurkeztu zuen atzo parlamentuan, hala izan zedin, baina Ahal Duguren eta Ezkerraren aldeko botoak jaso bazituen ere, Geroa Bai abstenitu egin zen eta UPNren, PSNren eta PPren kontrako botoekin proposamenak ez du biderik egin.

Mozioa, puntuz puntu

Honako hau dio mozioak: “Euskarari buruzko 18/1986 Legeak agintzen duena betez, Nafarroako herrien izen ofizialak erabaki ditzala, horretarako erakunde aholku-emaile ofizialaren –Euskaltzaindia– irizpenari jarraituz”.

Bigarren puntuan, Foru Gobernuari eskaera hau egin dio: “herrien izen ofizialak erabaki ondoren, izen horien erabilera esparru guztietan heda eta normaliza dezala, besteak beste, errepideetako eta bideetako seinalizazioan, kartografian eta, oro har, argitalpen guztietan, bereziki erreparaturik hezkuntzaren eta kulturaren alorrei”. Hori guztia, “horretarako behar den plangintza eta programazioa eginez eta behar beste baliabide esleituz”.

EH Bilduk bultzatutako mozioak gogorarazi du Euskaltzaindiak egina daukala aspaldi Nafarroako herri izen guztien zerrenda, gaztelaniazko nahiz euskarazko aldaerak jasota, eta bertan zehazten dela herrien izen ofizialak zein izan beharko luketen.

Orain arte bete gabe

Nafarroako Gobernuak, ordea, “ez du orain arte legeak esleitu dion egiteko hori gauzatu, eta, udal jakin batzuek bultzatuta ofizial bihurtu diren zenbait herri izen izan ezik, gainerako kasu guztietan –eremu euskaldunean izan ezik–, gaztelaniazko aldaera da gaur egun ofiziala den bakarra, eta herrien euskarazko izenek ez dute ofizialtasunaren mailarik lortu, horrek dakartzan ondorio guztiekin, errepideetako errotulazioan nahiz kartografia ofizialean, besteak beste”, esan du EH Bilduk.

Geroa Baik, zuzenketa

Geroa Baik zuzenketa bat aurkeztu du: “Lan horretan beti errespetatu behar da udalen autonomia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean jasota dagoen bezala”. EH Bilduk, ekimenaren titularrak, ez du onartu.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
2024-11-22 | Ahotsa.info
Saskien bidez Nafarroako euskalgintzari inoizko ekarpenik handiena egingo dio Errigorak: 230.000 euro

 Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.


2024-10-22 | Julene Flamarique
Antzinaroko euskaraz idatzita egon litekeen inskripzioa aurkitu dute Lantzeko meategi batean

“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]


Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


2024-08-29 | ARGIA
Hezitzaile lanpostuetarako euskarazko eta gaztelaniazko azterketak ordu berean, Barañainen

Barañaingo EH Bilduk salatu du Barañaingo Udalak haur eskoletarako hezitzaileen deialdian euskarazko eta gaztelaniazko azterketak egun eta ordu berean jarri dituela, eta hala, hautagaiak hizkuntza bat aukeratzera behartzen dituela.

 

 


Jarrera baikorrak areagotzearen beharra

Euskaltzaleen Topaguneko kideek euskara sustatzeko jarreren inguruko datu kezkagarriak hauteman dituzte. Hori dela eta, Gero eta aldeko gehiago gizartean ikerketaren bidez, herritarrak euskarara hurbiltzeko estrategia berriak landu dituzte. Horretaz mintzatu dira, apirilean,... [+]


Barañaingo Alaitz BHIk Batxilergoko D ereduko bigarren lerroa izanen du datorren ikasturtean

Hezkuntzak aurreikuspena zuzendu eta onartu du institutuak Zientzia, Humanitate eta Gizarte Zientzien Batxilergoko lehen mailan bi talde izaten jarraitzea.


Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergotik kanpo gelditu dira, D ereduko gela bat murriztu dutelako

Barañaingo Alaitz institutuko 26 ikasle batxilergoko zerrendatik kanpo gelditu dira, Nafarroako Hezkuntza Sailak gela bat murriztu duelako. Murrizketa salatzeko mobilizazioa egin dute.


2024-05-31 | Ahotsa.info
Administrazioan Euskaraz taldea
“Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatzera etorri gara”

Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatu du ekintza baten bidez. Nafarroako Gobernuak euskarako dekretua prestatzen bost urte eman ondoren, Nafarroako Kontseiluari zirriborroa aurkeztu dio.


Mañeruibarko haur euskaldunak omendu dituzte Euskaltzaindiak eta IKF fundazioak

Atzo eguerdian, Mañeruko herriko plazan egindako ekitaldian, diploma bana eman zieten zortzi eta hamabi urte arteko ibarreko 45 haur euskaldunei. Horretaz gain, Oskar Alegriak umeokin ondutako film laburra estreinatu zuten.


Jauzi.eus, Iruñerriko eskolaz kanpoko euskarazko jardueren bilatzailea

Hilaren 29tik aurrera Sortzen Guraso Elkarteak Jauzi.eus bilatzailea martxan jarriko du. Xedea da euskararen normalizazioa bultzatzeko dagoeneko eskaintzen den aisia atari digital bakarrean biltzea.


Eguneraketa berriak daude