argia.eus
INPRIMATU
Herrian 4G antena jartzearen inguruan bozkatu dute Ainhize-Monjoloseko herritarrek
  • TDF konpainiak Ainizamendin ezarri nahi duen antenaz informatzeko bilkura egin zen Ainhize-Monjolosen, eta pasa den asteburuan herri galdeketa antolatu du herriko kontseiluak. 4G antena ezartzearen alde bozkatu du gehiengoak, eta 5G antena ezarri ez dadin moratoria eskatuko du herriko kontseiluak.

ARGIA @argia 2022ko uztailaren 26a
Argazkia: Irulegiko Irratia

18 urtetik gorako 172 biztanleetatik 60k bozkatu dute: 35ek antena ezartzearen alde eta 25ek kontra.

TDF konpainiak, hainbat lur jaberekin aritu ostean, Ainizamendin lortu du lur bat antena ezartzeko. 4G eta 5G teknologiei buruzko bilkura publikoa antolatu zuen herritarrekin, eta azken urratsa herriko kontseiluak deituriko galdeketa izan da.

5Gari ezezkoa

Kontseiluak, gainera, 5Garen inguruko iritzia plazaratu du: uhin magnetikoak eta berotegi efektua duten gasak areagotzen dituela dio eta 5Garen balioa zalantzan dagoela. Horregatik, herrian halakorik ez ezartzeko moratoria eskatzeko asmoa du.

Irulegiko Irratiak eman du galdeketaren berri.