Nguia El Hawasi, Hayat Erguibi eta Murghia Abdulah sahararren eskubideen aldeko ekintzaileak Ondarroako Etxelila emakumeen topalekuan izan dira beren herriari buruzko hitzaldi bat ematen.
Mendebaldeko Saharako gatazkaren oinarria "deskolonizazio prozesu amaitu gabea" dela azaldu zuten. 40 urtez, Saharar herriaren eskubide zibil eta politikoak urratzen ari direla etengabe.
Herri sahararraren eskubide zibil eta politikoen defentsan aritu dira, eta jasaten duten errepresioa salatzearekin batera egiten ari diren lanaren berri eman diete bertaratutako herritarrei.
Hitzaldian esandakoen laburpen bat jaso dute Etxelilakoek ondorengo bideoan: