Koronabirusaren estatistikak findu ahala agertuko da 2020ko martxo apirilean izurri honek eragin dituela hasiera batean estatistika ofizialek ziotena baino askoz biktima gehiago. Frantziak aldatu behar izan du kontabilitatea, Espainiak aitortzen du benetako zifrak lotu ezinean dabilela, Kataluniak ostegunean bi halakotu zituen bereak, Nafarroako Gobernuak argitara atera itzalean geratutako hainbat hildako... Herrialde gehienetan gertatzen ari den kontua da, The Economist aldizkarirako estatistikak egiten dituen James Tozerrek azaldu duenez.
"Gaurdanik The Economist.ek ikertuko du Covid-19k herrialde askotan eragin duen gehiegizko hilkortasuna. Jadanik argitaratu ditugu beren datuak erakutsi dituzten sei herrialdeetako mapa interaktiboak". Hala aurreratu du James Tozer The Economist aldizkarirako estatistikak lantzen dituen eta Prospect Sporting Insights konpainiaren nagusi denak. Hona 14 txiotan laburtu dituen ideiak.
Herrialde gehienetan Covid-19ak eragindako hildakoen kopuru ofizialak izan daitezke 'kurbak etzanarazten" ari diren ala ez jakiteko nahiko adierazgarri.
Alabaina, herrialdeetako osasun ministerioek zabaltzen dituzten heriotza kopuru ofizialok hein batean azpitik kalkulatzen dituzte birusak hildako jendeen benetako kopuruak. Tartean, heriotzen kausak erabakitzeak egun batzuetako epea eskatu dezakeelako. Are gehiago, heriotza kopuru ofizial gehienek soilik biltzen dituzte testeatuta positibo emandako jendeenak edo ospitaletan hil direnenak. Italian frogatu denez, horiez gain askoz jende gehiago hil duela birusak. Italiako Estatistika Institutuak Lombardiako 10 milioi biztanletatik 6,7 milioiren azterketa eginda, Martxoaren 28a arteko lau asteetan heriotza tasa gehieizkoa 9.000koa izan zen, baina Covid-19ari ofizialki egotziak soilik 4.000.
Espainian, Carlos III.a Institutuaren datuek biltzen dituzte gehiegizko 13.000 heriotza martxoan, aldiz, koronabirusaren datu ofizialek 8.000. Italain bezala, Espainian ere eguneroko totalak oinarritu dira ospitalek emandako datuentan, horietattik kanpo edo testeatu gabe hildakoak alde batera utziz.
Frantzian, Apirilaren 3a arte gehiegizko heriotzak 8.000 ziren baina kopuru ofizialak 5.000 ematen zituen. Apirilaren 1etik Frantziako agintariak hasi dira zahar-etxeetakoak ere zenbatzen, eta horrek kopuruak asko haziarazi ditu. Epe horretan bertan Erresuma Batuak 7.000 heriotza gehiegizko ematen zituen eta agintariek beren zenbatzeko modua aldatuta ere 6.300 esplikatzera iritsi dira. Holandan ere desfasea oso handia izan da: Apirilaren 5a arte 4.000 heriotza gehiegi egonda, ofizialki 1.700 egozten zitzaizkion koronabirusari eta 12 egun beranduago oraindik Holandak ofizialtzat emandako 3.100ko zifrak benetakoen aldean oso apala dirudi.
AEBetan estatu gehienek oso mantsoak dira eguneratzen beren datuak. Eta, gainea, horietan ere desfaseak oso handia dagoela dirudi. Zehazki New York hiriaren kasuan, Martxoaren 28aren aurreko astean 1.400 gehiegizko heriotza zeuzkan arren, kopuru ofizialek 1.100 lotzen zizkioten koronabirusari. Krisia areagotzearekin handitu behar izan du desfaseak ere, apirilaren 11 aurreko lau asteetan 7.000 heriotza gehiegizko jasan baitzituen. Estatistikak osatuta ez daudela jabetuta, New Yorkeko agintariek geroztik hasi da kontabilizatzen testik egin arren koronabirus sintomak erakutsitako hillak ere balizko biktimatzat hartzen.
Bere analisia amaitzen du Tozerrek: "Aipatu datuetako gehienak duela egun batzuetakoak dira eta, tamalez, heriotza gehiegizkoen gorakada askoz handiagoa izanen da datozen asteetan".
Euskal Herrian ere herritarrek eskertuko dituzte bizi dugun tragediaren benetako tamaina hobeto ulertzen lagundu lezaketen gisa horretako analisi eta laburpen argiak.