Milaka pertsonak Askapenako auzipetuei elkartasuna adierazi diete "Herriak libre" lemapean Iruñean deitutako mobilizazioan. Datorren astean bost kideren aurkako epaiketa hasiko da. Mobilizazioa Espainiako estatuaren aurkako epaiketa herrikoia izan da eta "herriak zapaltzeagatik" errudun dela ebatzi dute.