Maiatzaren 10ean ospatzekoa zen ikastolen aldeko festa, baina koronabirusaren ondorioz bertan behera geratu zen. Irailaren 20an egingo dute festa, osasun egoerak ahalbidetzen badu.
Herri Urrats jaialdiaren 37. edizioa maiatzaren 10ean zen burutzekoa Senperen, baina koronabirusaren ondorioz bertan, antolatzaileek behera utzi behar izan zuten jaialdia. Apirilean jakinarazi zuen Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellituk Herri Urrats, Araba Euskaraz eta Ibilaldia, denak bertan behera geratu zirela.
Igandean jakinarazi dutenez, baina, Herri Urratsek badu bigarren data: irailaren 20a. Osasun egoerak ahalbidetzen badu, egun horretan egingo da jaialdia.