Igandean milaka pertsona elkartuko dira Senpereko aintziran, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festan. Iaz bezala, aurten ere Bernat Etxepare lizeo berriari laguntzea izango da Herri Urratsen helburua. Lanbide heziketa euskaraz eskainiko duen lehenengo lizeoa eraikitzen ari dira Baionan.
Euskaltzaleek Ipar Euskal Herrian inoiz egindako proiektu handiena babestuko du aurtengo Herri Urratsek. 10 milioi euroko inbertsioa egiten ari dira Etxepare lizeoa eraikitzeko eta 2016an hasi ziren obrak. Lizeoa lanbide heziketa euskaraz eskainiko duen lehen zentroa izango da.
Euskararen aldeko festan zazpi gune egongo dira, bat Euskal Herriko probintzia bakoitzeko, eta haurren txokoa ere egongo da. Zook, Zea Maysek, Ken Zazpik, Huntzak, Otxaldek eta beste hainbat taldek girotuko dute jaia, eta bertsolariak, magoak eta txarangak izango dira, besteak beste. Hiri handi guztietatik abiatuko dira autobusak, goizeko zortzietan, eta arratsaldeko zortzietan itzuli.
Egitaraua:
Egitarauaren triptikoa ere eskuratu daiteke.
Bideoklipa: