argia.eus
INPRIMATU
Herri kurduari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin dute Bilbon
  • Kurdistanek bizi duten egoera salatzeko, hamarnaka pertsona bildu ziren ostegun arratsaldean Arriaga antzokiaren aurrean, herri kurduaren aldeko elkartasun plataformak deituta. Askapena, Komite Internazionalistak, Newroz eta GITE-IPES elkarteek osatzen dute plataforma.

Malen Aldalur Azpillaga @malenaldalur 2014ko urriaren 03a
Herri kurduari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea Bilbon.

Kontzentrazioan “Estatu inperialisten” jarrera arbuiatu dute; horien artean, Israel, AEB, Europar Batasuna, Qatar eta Saudi Arabia. Herrialde horiek, Estatu Islamikoekin duten harremana gaitzetsi dute, “finantzatu, armatu, babestu eta antolatu” egin dutela salatuz.

Armada islamiarrak Rojavaren (Siria iparraldeko lurraldea) aurka egindako erasoak eta azken aldian Kobanêk jasaten duen jazarpena salatzeko antolatu dute ekimena. Sirian gerra hasi zenetik, Rojava autogobernua sustatzen hasi zen, inongo bereizketa erlijioso eta etnikorik gabe.

Herrialde kurduaren aldeko elkartasun plataformak “estatu inperialisten” jarrera gaitzetsi eta Rojavan “beren herriaren askatasunaren alde” borrokan dabiltzan YPG eta YPJ segurtasun indarrei babesa eta elkartasuna adierazi die.