argia.eus
INPRIMATU
‘Herri euskaltegia’ abiatuko dute Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxean
  • Astero, ostegunetan eginen dute, nahi duen ororentzat irekia. Parte hartu nahi dutenek ostegunean azaldu edota euskara@aldezaharrekogaztetxea.eus helbidera emaila bidali beharko dute.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko azaroaren 21

Egitasmo berri bat jarri du martxan Iruñeko Alde Zaharreko gaztetxeak: euskara klaseak, 'Herri euskaltegia'. Ostegunetan izanen da, astero, guztiz irekia, nahi duten guztientzat. 

Aski da gaztetxean azaltzearekin ostegunean edota honako posta elektroniko honetara idaztearekin: euskara@aldezaharrekogaztetxea.eus.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra