Ipar Euskal Herriko 60 hautetsi baino gehiagok helegite hierarkikoa aurkeztu dute Herri Elkargoa proiektuaren kontra, kazeta.eus-ek zabaldu duenez. Antza, Euskal Kosta-Aturri elkargoak ere helegitean parte hartu du, baina Angeluko auzapez eta elkargoaren presidente Claude Olivek ez du sinatu.
Helegitea Frantziako Barne Ministerioan aurkeztu dute, duela bi aste iragarri bezala, elkargo proiektuak prefetaren bi baldintza nagusiak bete arren.
Bernard Cazeneuve Barne ministroari helarazi dioten helegitearen bultzatzaileek elkargo bakarraren lurralde markoa zalantzan ipini dute. Besteak beste, instituzio berriaren gobernantzak herrien arteko desorekak ekarriko dituela argudiatu dute .
Pierre André Durand prefetak azaldu zuenez, Barne ministroak laster erantzun beharko luke. Bere iritziz, Bernard Cazeneuvek ez du aintzakotzat hartuko helegitea.