Ipar Euskal Herriko Elkargo Bakarra lortzeko lehen langa gainditu dute aldekoek: Biztanleriaren erdiak baietza eman du, Nafarroa Behereko Aiziritze herriak asteazken arratsean aldeko boza eman ondoren.
Prefetak jarritako lehen baldintza bete da dagoeneko: 149.390 biztanleri kopurua gainditzea.
Horrez gain, 158 herrien erdiek ere proiektuaren alde egin behar dute. Orainokoan, 82 herriko etxeek bozkatu dute: 64k alde eta 19k aurka. 79ra heldu behar dute.
Prozesuaren hasieran, udalerri guztiek apiril amaierarako erabakitzea espero bazen ere, horietako askok ez du bozkatu oraindik. Nahitaez, maiatz amaierarako egin beharko dute.
Ongi bidean, proposamenaren aldeko herrien kopurua ere nagusituko da, iragan udazkenean lotesle ez zen bozaldietan halaxe izan baitzen.
Batera plataformako eledun Nikolas Blainek honela erran du azken bozaldia ezagutu ondoren: “Lehen bi baldintzak lortu bezain laster, prozesua bururaino eramateko eta Herri Elkargoa osatzeko eman beharreko pausoak aztertuko ditugu”.