REAS-Euskadi eta Bakea eta Duintasuna-OMAL erakundeek eta EHUko Parte Hartuz Amerika Latina ikerketa taldeak topaketak antolatu dituzte urriaren 5ean eta 6an Bilboko Zirika gunean. Trantsiziozko alternatibak herri-ekonomi baterantz ikastaroaren testuinguruan barneratzen da.
Topaketen helburua, Latinoamerikako, Europa hegoaldeko eta Euskal Herriko ekonomia alternatibo, autogestio eta herri antolaketari lotutako esperientziak partekatzeko espazio bat sortzea da.
Latinoamerikako, Europa hegoaldeko eta Euskal Herriko ekintzaile eta militante desberdinek hartuko dute parte: GALFISA (Kuba), SOF Sempreviva Organización Feminista (Brasil), Universidad Bolivariana (Venezuela), Centro de Documentación y Formación en Autogestión (Uruguai), Potere al Popolo (Italia), SAT (Andaluzia) eta XES (Katalunia) bezalako erakundeetako kideak izango dira bertan.
Irailaren 10a baino lehen formulario hau bete behar da izena emateko.