Herri Denda, gabonetako erosketen alternatiba

  • Gabonetako mugimenduarekin bat eta urteko egun hauetako ohiko kontsumoari alternatiba bat emateko prest hasi da aurtengo Bilboko Herri Mugimenduen Azoka. Laugarren edizioa dugu jada, eta aurten, Komite Internazionalistak, Bilboko 28 eragilerekin batera, gogotsu hartu du erronka.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko abenduaren 17an - 09:28
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bilboko Zirika! gunean –Erronda 12 kalean- dago kokatuta Herri Denda, eta abenduaren 14tik urtarrilaren 5era arte, 11:00tatik 15:00ra eta 16:00tik 20:00ra bitartean egongo da zabalik sartu eta trasteatu ahal izateko. Bertan Eranai, Askapena, Ohiuk, Ikasle Abertzaleak, CNT eta beste eragile batzuen materiala aurkitu ahal izango duzue; kamisteak, liburuak, txapak, jostailuak eta txiskeroak, besteak beste.

Horretaz gain, aisialdi zein informazio ekintzak ere prestatu ditu Komite Internazionalistak Zirika! gunean. Hona hemen hauen datak:

- Abenduak 22: Boga garagardoaren aurkezpena (Boga). 19:30ean.

- Abenduak 23: Periko gazteekin hizketan liburuaren aurkezpena (Ernai). 19:30ean.

- Abenduak 28: Eduardo Galeanori omenaldia (Komite Internazionalistak). 19:30ean.

- Abenduak 29: Gida antirepresiboa-ren aurkezpena (Kriminalizazioaren aurkako plataforma). 19:30ean.

- Urtarrilak 4: Condor legioa. Nazien bidegabekeria, iragana eta oraina dokumentalaren aurkezpena (Baskale). 19:30ean.

Honen bidez, Herri Dendak Bilboko eragileen lanaren berri ematea eta plazaratzeko beste modu bat aurkeztea du helburu. Beste komutsumo mota bat sustatzeko grina ere.

Ibaik, Komite Internazionalistako eta Herri Dendako partaideak adierazi duenez, urte osoan, eragile bakoitzak bere kabuz lan egiteko joera duen arren, proiektu honi esker, denek indarrak batu eta elkarlana sustatzen dute, auzo mugimenduari ere bizitasuna emanez.

[albiste hau hona ekarri dugu lizentzia librewari esker. Artikulu originala Uriola.eus-en webgunean arukituko duzu]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontsumismoa
Black Friday-aren kontrako egitasmoak, hitzaldiak eta mahainguruak, Nafarroako GKE-en eskutik

Kontsumismoaren kontrako bizikleta martxa Setem GKE-aren eta Masa Kritikoaren artean antolatu da ostiral honetarako.

 


Amazonek Nafarroan “eskala handiko” bi zentral fotovoltaiko eraiki nahi dituela dio

Multinazionalak jakinarazi duenez 72 MWko potentzia izango luketen bi "eguzki parke" edo makro-zentral fotovoltaiko eraiki nahi ditu foru lurraldean, baina ez du kokapenaren berri eman. Industria teknologikoan gehien kutsatzen duen enpresetako bat da Jeff Bezos... [+]


2023-11-08 | Bea Salaberri
Iraun ala iraungi

Etxeko garbigailua hautsi eta konponarazten saiatu ginelarik, beste baten erostea hobe genuela erran zigun konpontzaileak. Merkeago genukeela, ez, aise merkeago genukeela berriaren erostea. Lehen batean ez bazen begi bistakoa, argudiatu zitzaigun, baietz, epe ertainean hala... [+]


Chromebookak gutxi irauteko diseinatu ditu Googlek

Hezkuntzan erabilera oso zabala duten Chromebookak gutxi irauteko diseinatuta daudela ondorioztatu du AEBetako Public Interest Research Group erakundeak (PIRG, Interes publikorako ikerketa taldea). Zaharkitze programatua onartezintzat jo dute, eta ikasle bakoitzak gailu bat... [+]


2023-01-25 | Sukar Horia
Xanpaina eta petrolioa

Abendua igaro zaigu, urtarrilean sartu gara eta, beraz, ipar hemisferioan negua hasi zenetik aste batzuk igaro dira dagoeneko, tenperatura epel bezain kezkagarriekin. Gure arbasoek, neguko solstizioan, eguna eta gauaren txandakatzea gurtzen zuten, baita urtearen zikloa edo... [+]


Jon Etxebarria 'Txontxe'
“Ospa ditzakegu Eguberriak erlijioan eta kontsumismoan murgildu gabe”

Eguberriak ospatzeko beste modu bat bilatu guran, euskal herritarrek antzina zuten ohituretako bat berreskuratu du Jon Etxebarria Txontxe gorliztarrak. Dioenez, neguko solstizioan, "neguburuan", enborrak erretzen zituzten Eguzkiari indarra emateko, eta kiskalitako zur... [+]


2022-12-14 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Afektuen ekologia

Eraikin bat gorputz bat bezala irudikatzea datsegit. Instalakuntza-hoditeriak zainak bailiran, zutabeak eta habeak hezurdura gisa, fatxada, azal-zuntza bat. Eta eraikinaren arima eta bizi-taupadak pertsonek eragiten dute, espazioa erabiltzen eta zaintzen duten... [+]


2022-11-25 | ARGIA
Black Friday eguneko beherapenen %99 iruzurra dira, OCUk salatu duenez

OCU Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak online enpresa handien 16.000 produktu ikertu ditu azken hilabetean, gehienbat gailu elektronikoak eta etxetresnak. Prezioak puztu egiten dituzte eta gero beherapena egin, baina ez igo bezainbeste: batez beste %3 garestitu dituzte... [+]


5.300.000.000 mugikor hondakin bihurtuko dira aurten

Hondakin Elektronikoen Ekoizleen Erantzukizuneko Erakundeen Nazioarteko Elkartearen (WEEE Forum) arabera 2022an 5.300 milioi mugikor erabiltzeari utziko diogu. Gailu horiek, elkarren gainean jarrita, 50.000 kilometroko altuera hartuko lukete. Lau Lur planetek halako luzera da... [+]


2021-11-25 | ARGIA
EH Kapitalari Planto plataformak Erosketarik Gabeko Eguna ospatzera deitu du Black Friday-rako

Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataformak sindikatu eta gizarte eragileak elkartzen ditu eta azaroaren 23an elkarretaratzeak egin ditu Bilboko Primark eta Zara saltokien aurrean. Plataforma honek salatu du 5.000 denda txikik baino gehiagok itxi dituztela ateak EAEn 2008 eta... [+]


2021-09-07 | Aritz Galarraga
HUMANITATEAREN UNE GORENAK
Zenbat argi

Egingo ez nituen bidaiak aipatuz joan nintzen zutabe hauetatik oporretara. Baina uste baino gehiago bidaiatu gara azkenean, uste gabeko lekuetara: hipermerkatu, merkataritza-gune, saltoki handi deitu horietara; auskalo seme-alabak jada koskortu xamar daudelako, adoleszentzia... [+]


AEBek irabazi, McDonaldsek galdu

Los Angeles, 1984ko uda. XXIII. Olinpiar Jokoak AEBetako hirian egin ziren eta McDonald's frankiziak marketin kanpaina berezia prestatu zuen horiei lotuta: "Urratu eta irabazi" moduko txartelen bidez, bezeroek Big Mac bat jasoko zuten doan AEBek urrezko domina... [+]


2021-01-22 | Jone Markuleta
Guk sortutako plastikoak itsasoko fauna hiltzen du

Mediterraneoko eta Ozeano Bareko Itsas faunak dira munduan plastiko gehien irensten dutenak, Andaluziako unibertsitate batek egin duen ikerketaren arabera.


Eguneraketa berriak daude