- Herri Batasunak duela bi urte jarritako salaketa baten aldeko epaia eman du EAEko Auzitegi Nagusiak. HB alderdiak Gasteizko udalbatzetan euskara erabiltzeko eskubidea galdatu zuen. Beraz, aurrerantzean, Gasteizko Udaleko aurrekontuak ez ezik hauen tramitazio osoa elebiduna izan beharko du. ("Euskaldunon Egunkaria")