argia.eus
INPRIMATU
Herri akusazio gisa aritzea eskatu du Iruñeko Udalak taldeko bortxaketa baten auzian
  • Hainbat gizonek taldean bortxatu zutela salatu zuen emakume batek apirilaren 14an. Edari batean ezagutzen ez zuen substantziaren bat bota ziotela azaldu zuen. Iruñeko Bigarren Instrukzio epaitegiak diligentziak hasi dituela baieztatu ondoren, herri akusazio gisa aritzeko eskaria aurkeztu du Iruñeko Udalak.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko apirilaren 24a

Jarauta kaleko ustezko erasotzaileak aske dira. Epailearen aurrean deklaratu dutela jakinarazi du auzitegiak.

Gaitzespenak

Ezohiko bozeramaileen batzordea bildu du udalak asteazken honetan, erasoa gaitzesteko. Iruñeko mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du arratsaldean, 18:30ean.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-By-SA lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.