argia.eus
INPRIMATU
Hernanin Zero Zaborrek mozioa aurkeztuko du gaur Plenoan
  • "Aldundiak konpost planta txikia egiteko baimena ukatuta, hondakin oragonikoak, hernaniarron esku" egotea eskatu du.

Urumeako Kronika 2019ko apirilaren 30

Hernaniko udaletxean Ple­noa egongo da gaur, 19:00­etan. Gai zerrendan hamabi puntu dau­de eta hamaika­ga­rrenean Her­n­anin Zero Zabo­rrek aur­kez­tutako mozi­oa eztabai­datuko da.

"Hernanin hondakin or­ga­­nikoak, hernaniarron es­ku!" egotea eskatuko du HZZ-ek mo­zioan, besteak beste, on­do­ren­goa argudiatuz: "Ja­kin du­gu­nez, Gi­puz­koako Fo­ru Aldun­diak Her­naniko Uda­lari ukatu egin dio bere hon­dakin orga­nikoak ku­dea­tzeako kon­post planta pro­pioa eraiki­tzeko bai­mena. Eu­ropa oso­tik etortzen dira gu­re bilketa sistema eza­gutzera, tar­tean organikoa no­la bil­tzen du­gun oso txu­kun. Bai eko­nomia zirku­la­rraren logi­kak eta bai diru publikoak ondo erabil­tzeko logika ekono­mi­koak diote txu­kun bildutako or­ga­nikoa ingu­ruan bertan kon­pos­­ta­tzea dela onena, ziki­nago bil­dutako orga­ni­koa­re­kin na­hastu gabe, ga­rra­ioak mu­rriztuz, hurbileko egi­tura neu­rriko eta mal­gu­etan. Hon­da­kinak sortzen ditu­gunon eran­tzukizuna dira, ho­rre­gatik eutsi behar dio Her­nanik. Erabat logikoa da Her­na­niko udalak eraikitzea ur­tean 2.000 tona organiko kon­pos­tatuko lukeen planta. Hori gutxi balitz, Es­pai­niako Go­ber­nuak berak di­ru-la­guntza onar­tuta dauka Her­­na­niko proiektu honen­tza­ko. Ho­rren aurrean, Herna­niko Uda­lari eskatzen diogu irmo eutsi diezaiola bere asmoari eta Gipuzkoako Foru Aldun­diari es­katzen diogu bere erabakia alda dezala" adie­razten da mozioan.

Gidabaimenen eta zirku­lazio baimenen helbide aldaketa udaletxean egiteko proposamena

Plenoko beste gai-zerrendan nabarmentzekoa da Hernaniko Udalaren eta trafiko zuzen­daritza nagusiko Gipuzkoako trafiko buruzagitzaren arteko lankidetza sinatzeko propo­sa­mena, gidabaimenen eta zir­kulazio-baimenen helbide al­da­­keta Hernaniko udalean egin ahal izateko. Amaieran erre­gu eta galderak egin daitezke.

Albiste hau Kronikak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.