Kotte Ezenarrok alkatetzean jarraituko du Hendaian 1.717 boto eskuratuta, 1.367 lortu dituen Pascal Destruhauten aurretik.
2014an lehen aldikotz osatu aliantza errepikatu dute aurten ere Hendaiako abertzaleek. Lehen itzulian botoen %41,08 eskuratuz garaile ateratako Kotte Eszenarro auzapez sozialistari batu zaio Laetitia Navarron buru duen Hendaia Biltzen zerrenda ezkertiarra (%18,4 lehen itzulian). Pascal Destruhauten zerrenda zabala ukan dute lehiakide (%32,71 lehen itzulian).
Eszenarro espero zen alkatetzan jarraitzeko, azken geldituriko Laurent Tariol komunistaren sostengua ere lortu baitzuen, herriko etxerako bi aulkiren truke.