argia.eus
INPRIMATU
Hendaiako ikastolaren aurka jarraitzen du Frantziak
  • Paueko auzitegiak atzera bota du Seaskak Hendaian ikastola berria eraikitzeko hartua zuen erabakia. Falloux legean oinarritu da epailea, argudiatuz diru publikoa ezin dela erabili hezkuntza pribatuko eraikuntzak egiteko.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2013ko irailaren 17a
Beskoitzeko ikastolarekin egin daitekeena merkatuko prezioetan zelaia saltzea dela azaldu du suprefetak. argia.eus

Herriko Etxearen erabakiaren kontra bi prozedura hasi ditu prefetak. Alde batetik ikastola berria eraikitzea baimentzen zuen erabakia kentzea eskatu du, eta bestetik delibero horren suspentsioa.

Battitt Salaberry Hendaiako auzapezak Seaskaren eraikinen beharra azpimarratu du.Lege babesik gabe daudela eresalatu du. “Lege bat behar da Seaskaren egoitzen arazoa konpontzeko behin betirako”, azaldu du Kazeta.infok jaso duenez. Bestalde, Amaia Elizalde Hendaiako ikastolako zuzendariak aldarrikatu du prefetaren aurrean ez dutela etsiko.

Beskoitzeko eraikina

Patrick Dalennes suprefetak antzeko eskaera egin du Beskoitzeko Herri Kontseiluak hartutako erabakiarekin. Herri lapurtarreko udaletxearekin hitzarmen bat sinatu zuten hark ikastolari zelai bat uzteko, baina suprefetak ohartarazi du udal erakundeek ezin dutela ikastola diruz lagundu. Dalennes-ek azaldu du Herriko Etxeak juridikoki egin dezakeena dela merkatuko prezioetan zelaia ikastolari saltzea.

Pierre-André Durand

Pierre-André Durand da Pirineo-Atlantikoetako prefeta berria, eta Kazeta.infok bildu ditu Hendaiako ikastolaren inguruko erabakiaz Duranden lehen erreakzioak.