Frantziako Asanblada Nazionalak egindako ikerketa baten arabera, hiribarneko komertzio bat sortzen delarik hiru enplegu sortzen direla egiaztatu dute, hiri kanpoaldeko merkatal-zentroetan edo saltoki handietan, hein berean langile bakarra sortzen delarik.
Enplegua da hain justu Hondarribiko Udal Gobernu taldeak argudiatu duen arrazoia Zaldunbordako proiektuari bide emateko. Iker Elizalde Hendaiako alkateordearekin hitz egin dugu eta haren adierazpenak dituzue entzugai.
Bestalde, Txomin Sagarzazu Hondarribiako alkateak ez du publikoki adierazpenik egin oraindik. Eta EAJeko udal gobernu taldeak oharren bidez baino ez du komunikatu, enplegua sustatzeko ekimena izanik bide eman nahi izan diola proiektuari. Baita alkatearen kontrako kanpaina zikin bat ere martxan dela salatu ere. Gauzak dauden moduan, Antxeta Irratiak Txomin Sagarzazu alkatea gonbidatu du Zaldunbordari buruz azalpenak eman ditzan. Eta heldu den astean gurean izango dugu Ipar Orratza saio hontan, esklusiban eta lehen aldiz.