argia.eus
INPRIMATU
Hendaiako Gure Ikastolan ez dira sartzen
  • Hurrengo ikasturtean larri ibiliko dira, Pausuko ikastolan 70etik 80tik gora igoko delako ikasle kopurua. Lau gauza eskatu dituzte: aterpea, komun bat gehiago, ikasgela bat gehiago eta jantokia bertan izatea. Eskaera ikasleek beraiek egin dute bideo bidez.

ARGIA @argia 2015eko ekainaren 26a

Hendaiako Gure Ikastolak 260 ikasle ditu. Horietatik 70 Pausuko gunean ari dira ikasten. Datorren ikasturtean gehiago izango direnez, sartzeko arazoak izango dituzte. Bideoan haurrek beraiek erakutsi dizkigute ikastolaren eraikinetan dituzten arazoak: eraikin zaharrean hotza, prefabrikatuetan beroa, aterperik ez, eta jolastorduetan ilarak komunera joateko. Ez direla sartzen, alegia.