Baionako epaitegi gorenak apirilaren 23an Hendaiako Sasiko gaztetxeari buruzko erabakia emango du. Gaztetxeko kideek argi dute kanporatuak izanen direla eta hori salatzeko Argi(h)astea ekimena antolatu dute.
Astelehen honetan hasi eta iganderarte, hitzaldiak, bertso emanaldiak, kontzertuak eta animazioak antolatu dituzte besteak beste.
Albiste hau Euskal Irratiak argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta.