Hizkuntza eta kultura anitzi buruzko gizarte gaiak lantzen dituzten filmak eskaintzen dituzte Hendaiako Film Festibalean.7. edizioa abiatu zen ostegunean, eta igande bitartean burutzen ari da. Ahalmen urriko pertsonen gaia nabarmendu du festibalaren burua den Anjela Mejiasek
Festibala Begiradak elkarteak antolatua da Jean François Tifiou presidentearen eskutik abiatu da. Nazioarte sailean 20 laburmetraia izanen dira ikusgai, Frantzia, Espainia, Euskal Herritik eta Aragoitik etorrita. Aurten bereziki gazte publikoari begira atondu da festibala. Ostegunean, sail berezia eskaini zaie ikasleei.
Festibalaren antolatzaile eta buru Anjela Mejiasek esan duenez, askotariko gaiak landu dituzte film hauetan, baina 7. ediziotan, ahalmen urriko pertsonen ingurukoak dira. Horietako bat Iruñetik heldu da, Asperger sindromea pairatzen duen gazte baten inguruan egina. Alzheimer gaixotasunari buruzko film bat ere bada. Halaber, emakumeekiko bortizkeria eta bakartasunari buruzkoak ere bai.
Laburmetraia onenaren sariaz gain, gizon eta emakume aktore onenen saria, gidoia, argazkia, musika eta euskal film onena sariak emango dira, Publikoaren eta ikasleen sariak ere banatuko dituzte.