argia.eus
INPRIMATU
Hendaia Parisko Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetako prestakuntza gune izendatu dute
  • 2024an Parisen jokatuko diren Olinpiar eta Paralinpiar Jokoetako prestakuntza gune izango da Hendaia. Bertako hainbat azpiegitura erabiliko dituzte bost kirol diziplinetarako: petanka, zazpiko errugbia, eskubaloia, tenisa eta aulkidun tenisa.

ARGIA @argia 2021eko urriaren 11

2024. urtera bitartean, bost kirol diziplina horietako edozein nazioarteko batzordek erabili ditzakete Hendaiako azpiegitura hauek: Ondarraitz errugbi azpiegitura, Tenis Kluba, Irandatz pabilioia eta Boccia petanka pista.