2015eko atentatu jihadisten ondorioz bikoiztu egin dira polizia kontrolak Irun eta Hendaia artean eta muga igarotzea galarazten ari da polizia
“2017an 1500 itzularazi dituzte eta %80-%90 Frantziak eginak dira”, azaldu dio mugan lan egiten duen funtzionario batek ElDiario.es hedabideari. 2015ean Parisen egindako atentatu jihadistak izan dira inflexio-puntua funtzionarioak dioenez. “Ordura arte dena zen malguagoa”.
Funtzionarioak dioenez, astearte, ostegun eta larunbatetan bikoiztu egiten dira kontrolak, egun horietan dagoelako autobus internazionalen zirkulazio mugimendu handiena. “Batez ere magrebtarrei jartzen die betoa Frantziak, haurrak dituzten familiei ere bai”. “Batzuetan 22 pertsona usten dituzte mugan eta Pariserainoko txartela ordainduta izaten dute”.