Frantziako Gobernuak ontzat eman du Mugikortasuna 21 batzordearen proposamena: lehentasunezkoak ez diren proiektuak 2030era arte atzeratzea. Horietakoa da Bordele eta Hendaia arteko AHTren zatia.
Jean-Marc Ayrault lehen ministroak berretsi duenez, lehentasunezko proiektuak eramango dituzte aurrera, eta gainerakoak 2030era arte atzeratuko dituzte, gutxienez.
Dena den, oraingoz eraikitzen hasiko ez ez diren proiektuen inguruko ikerketak ez dituzte etengo. Horrek esan nahi du Lapurdiko ibilbideko prozedurek eta desjabetzeek aitzina segituko dutela, Kazeta.info-k nabarmendu duen bezala.
2030era bitartean 30.000 euro inbertituko ditu Frantziako Gobernuak, lehentasunezkotzat jo duten Tolosa-Bordele zatian, esaterako.