argia.eus
INPRIMATU
Hemezortzi pertsona hil dira itsasoan Kanarietara iritsi aurretik
  • Afrikako Tarfalla herritik abiatu ziren txalupa batean Kanariar Uharteetako Lanzarore irlara iritsi nahian, zehazki Arrecife hirira, Caminando Fronteras GKEtik jakinarazi zutenez eta baliteke 27 pertsona abiatu izana. Gertaerak oraindik ez daude garbi, ezta zenbat pertsona zihoazen ontzian.

2022ko urtarrilaren 26a
Mugarik Gabeko Medikuek iraganean egindako erreskate bat. (Argazkia: Avra Fialas / MGM)

Helena Maleno GKEaren bozeramailearen esanetan, ontziarekin komunikazioa izan zuten asteartean zehar eta bertan zihoaztenek argi adierazi zieten haien larritasuna: “30 minututan ez badatoz, hilda gaude”. GKEtik adierazi dutenez, asteartean zehar gomazko lau ontzien posizioak eman zizkioten Guardia Zibilari, eta salatu dutenez, erreskate lanak berandu bideratu ziren.

Gaueko 11:00etan iritsi zen eremura Calíope kostazaina, baina erreskate taldekoen esanetan, dagoeneko ez zen inor hondoratutako txalupan. Caminando Fronterasen esanetan, hemeretzi gizonezko, zazpi emakumezko eta adinez gazte bat zihoazen txalupan.