argia.eus
INPRIMATU
Hemeretzi urte arteko espetxe zigor eskaerak presoen abokatuentzat
  • 2010ean atxiloturiko bederatzi abokatu eta presoen alde ziharduten ekintzaileentzat hemeretzi eta zazpi urte arteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak. José Perals fiskalak egin du zigor eskaera.

Iker OƱate Aiastui @iker_onate 2016ko apirilaren 20a
2014an auzipetu zituzten bederatzi abokatu eta presoen aldeko ekintzaileak.

Hemeretzi urteko kartzela zigorra eskatu du Arantza Zuluetarentzat, “erakunde terroristako kide izatea” eta bere gain armak eta lehergailuak edukitzea egotzita.  Bestalde, hamabi urte eskatu ditu Jon Enparantzarentzat. Naia Zuriarraini hamaika urte eta Julen Zelaraini eta Iker Sarriegiri hamarna urte eskatzen die arrazoi berarengatik.  

“Talde terroristari laguntzea” egotzi die fiskaltzak gainerakoei: Joxe Domingo Aizpuruari bederatzi urte eta Saioa Agirreri, Juan Mari Jauregiri eta Nerea Redondori zazpina urte.

2010eko ekainean eginiko polizia operazioan atxilotu eta 2014ko uztailean auzipetu zituzten, ETAren eta EPPKren artean “lotura” lanak egin eta presoen kolektiboa “kontrolatzen” zutelakoan; Halboka taldearekin lotu ditu fiskaltzak.