argia.eus
INPRIMATU
Heletarrak kabalkada berri bat prestatzen hasi dira
  • 2003an egin zen azken aldiz kabalkada Heletan. Eta berrikitan herriko etxeak ideia eman ondotik, 70 bat heletar berehala ideiari lotu dira. Lehen bilkurak egin, elkartea sortu eta talde eremaileak hautatu dituzte.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2022ko abuztuaren 01

Toberen idazketan Mirentxu Mendiboure izanen da, kantu idazketan Antton Alkhat, aire sorkuntzan eta kantu trebatzaile lanetan Kamila Zubeldia, Dantzan Laetitia Lartigue. Mikel Goiti eta Jean Bernard Noblia kabalkada elkarteko bi presidenteak, Jone Barnetxekin.

Lehen hitzordu bat luzatzen dute Heletako pesten karira, agorrilaren 12an Heletako plazan  ikasi dantzak publiko aitzinean emanen dituzte, eta ondotik 2003ko kabalkadako filma hedatua izanen da errebotean.