argia.eus
INPRIMATU
Helegitearekin segitzen du Espainiak Volkswageneko BEZagatik
  • Hitzarmena sinatu eta bost hilabetera errekurtsoak jarrita jarraitzen du Auzitegian. Nafarroako Gobernu berriak prozesua ixtea eskatu du abenduaren 20a baino lehen.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2015eko abenduaren 01

Volkswagenen BEZaren auziarekin bueltaka segitzen dute Nafarroako Gobernuak eta Espainiak.  Hitzarmena sinatu duela bost hilabete sinatu bazuten ere Auzitegi Gorenean segitzen du Estatuaren helegiteak. Nafarroari 1.513 milioi euro erreklamatzen dizkio, nahiz eta, adostasun batera iritsiak ziren gai horretan. Duela urtebete auzia etenda dagoen arren, Nafarroako Gobernuari kezka sortu zaio. Errekurtsoa erretiratzeko akta sinatu gabe dago egun, nahiz eta, ardura hartua zeukan Espainiak joan den uztailean sinatzeko.

Bi Gobernuek adostutako akordioko aktak jasotzen duena da, Administrazioak konpromisoa hartu duela prozesu judizialean atzera pausoa emateko. Hitzarmen hura ontzat eman du Gobernuak baina zalantzak agertu zaizkio hauteskundeen ostean ez ote diren jarriko hitzarmena errebisatzera. Garrantzitsu jo du Nafarroako Gobernuak hitzarmena Auzitegietatik erretiratzea.