Alfredo Remirez amurrioarrak Auzitegi Nazionalean aurkeztutako errekurtsoa atzera bota du epaitegiak. Abokatuak Aiaraldea hedabideari jakinarazi dionez, momentuz ez du jaso kartzelaratze agindurik. "Zelan eta non errekurritu aztertzen ari gara. Autoa irmoa da, helegiteak ez luke bertan behera utziko agindua. Hala ere, geratzen saiatuko gara, edozein unetan eman lezakete espetxeratze agindua".
2017ko otsailean epaitu zuten Twitter sare sozialetan terrorismoa goratzea egotzita. Akordioa lortu zuen defentsak orduan: urte eta erdiko kartzela zigorra eta 14 urte eta sei hilabeteko inhabilitazioaren kondenarekin kartzela saihestuta. "Txiolarien epaiketarekin atzera bota dute 2009ko auziaren suspentzioa, eta espetxe zigorra betetzea ebatzi du epaitegiak", adierazi du.