Helduentzako ipuinak izeneko proiektuak Dora Salazar artistaren marrazkiak, Harkaitz Cano idazlearen testuak eta Joserra Senperena konpositorearen musika uztartzen ditu. Salazarren marrazkiak abiapuntutzat hartuta, bi ekimen jasotzen ditu. Batetik, Helduentzako ipuinak liburua, Salazarren margolanak, Canoren testuak eta Senpererenaren CDa bildu dituena. Bestetik, hiru artisten sormen-lanak jaso dituen Donostiako Arteko galerian ikusgai dagoen erakusketa. Hiriak eta pertsonaiak dira Salazarren marrazkien inspirazio iturri: Franz Kafka, Oscar Wilde, Bernardo Atxaga... Hain justu, Atxagak idatzi du liburuaren hitzaurreko ipuina.