argia.eus
INPRIMATU
“Helburuak lortu ondoren” agur esan du Gora Gasteiz ekimenak
  • Larunbatean egin du ekimena desegin aurreko jaia Gora Gasteizek. Diskriminaziorik gabeko hiria aldarrikatzeko jaio zen plataforma eta larunbateko kalejiran 7.000 lagun inguru batzea lortu du. Egun guztian zehar hamaika ekitaldi izan dira.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko apirilaren 20a
Festa koloretsua egin zuten Gasteizen (Arg: Gora Gasteiz)

Gora Gasteizeko Esther Perezek azaldu duenaren arabera, “sekulako erantzuna jaso dugu eta argi geratu da gasteiztarrek diskriminaziorik gabeko gizartea nahi dutela, gizarte eskubideekin. Oso balorazio positiboa egiten dugu”. Gora Gasteiz! Stop Arrazakeria! lemapeko kalejiraren amaieran ehunka koloredun puxika airera bota dituzte.

Prestazio sozialak jasotzen dituztenei buruz Javier Maroto Gasteizko alkateak esandakoen ostean, eskubide eta aukera berdintasunaren defentsan sortu zen Gora Gasteiz. Larunbatekoaren ostean desegin egingo da ekimena eta elkarteek lanean jarraituko duten helburu berdinarekin, bakoitzak bere esparruan.