Euskara hutsean lan egiten duten hainbat hedabidek Hekimen elkartea sortu dute. Donostiako Koldo Mitxelenan egin dute aurkezpena gaur eguerdian, eta han aurkeztu dute zuzendaritza. Iban Arantzabal izango da presidentea lehendabiziko urtean.
Zuzendaritzak zortzi kide ditu: Argia, Berria, Euskal Irratiak, Gaur 8, Gazteberri, Hamaika Telebista, Tokikom eta Xaloa telebista.
"Euskal Herri euskalduna nahi badugu komunikabide esparru indartsua izatea ezinbestekoa da", adierazi dute aurkezpenean. "Euskararen komunikazio esparrua txikia, ahula eta hauskorra dela badakigu. Hala ere, asko gara eta jende askorengana heltzen gara".
Elkartean biltzen diren komunikabideek seiehun bat langile biltzen dituzte eta ehunka mila herritarrengana heltzen dira. Horregatik, "ahots bateratua izatea" garrantzitsua dela azpimarratu dute.
Dokumentuak:
Hekimen elkartearen aurkezpen oharra eta sortzaileen zerrenda (Google docs)
Hekimen Euskal Hedabideen Elkartea eratu duten hedabideen zerrenda: