Hego Euskal Herriko adingabeak ezingo dira bakarrik edo taldean Ipar Euskal Herrira joan euren gurasoekin ez bada, edo gurasoen eta Poliziaren baimen ofizial batekin ez bada.
Igandean sartuko da indarrean horretara behartuko duen zuzentaraua, Espainiako Estatu Segurtasun Idazkaritzaren 10/2019a.
Agiria gurasoetako edo legezko tutoreetako batek egin behar du Ertzaintzaren, Foruzaingoaren, Espainiako Poliziaren edo Guardia Zibilaren egoitza batean.