Hegoafrikan, platino-meatze batean protesta egiten ari ziren dozenaka langile hil zituen atzo armadak tiroz. Polizia iturrien arabera, 30 bat lagun hil dituzte. Irudiak gogorrak dira:
Hegoafrikako ipar-ekialdean dagoen Marikana eskualdeko platino-meatzeko langileak soldatengatik hasi ziren protestan duela astebete, eta atzora arte 10 lagun hil ziren, tartean bi polizia.
Zweli Mnisi Polizia Ministerioko bozeramaileak gertatutakoa ikertzen ari direla adierazi du, eta Hegoafrikako presidente Jacob Zumak "atsekabetuta" dagoela esan du. Oposizioako alderdi nagusiak (Aliantza Demokratikoak) eta gizarte eragile ugarik Apartheid garaiko indarkeriarekin alderatu dituzte atzoko hilketak.