argia.eus
INPRIMATU
Hego Kurdistanek independentzia erreferenduma egingo du irailaren 25ean
  • Hego Kurdistango alderdi politiko gehienek irailaren 25eko data eta galdera adostu dituzte: “Kurdistan independente bat nahi al duzu?”

Xalba Ramirez @xalbaram 2017ko ekainaren 09a

Iraken menpe dagoen Hego Kurdistanek urteak daramatza estatu konfederal izatetik estatu independente izateko ahaleginetan, pozez hartu dute eskualdeko indarrek iragarpena. Ekainaren 7an alderdi gehienak bildu ziren eta bertan adostu zituzten data eta galdera.

Kurdistan Democratic Party (KDP)-ren buru eta Hego Kurdistango lehendakari Masoud Barzanik aurkeztu du berria bere Twitter kontuan.  

Turkiak eta Amerikako Estatu Batuek eragin handia izango dute prozeduraren inguruan, printzipioz begi onez jotzen duten arren. Izan ere, Barzaniren gobernua aliatu izan dute ISIS,  xiitak eta Siriako kurduak borrokatzerako orduan.