Informazio faltsuak bultzatuta, hego euskal herritar asko Ipar Euskal Herrira joan dira koronabirusaren aurkako txertoa jartzeko. Lapurdin dosia jasotzeko Frantziako nazionalitatea izan behar dela oroitarazi dute.
Astelehenean ez dira gutxi izan Hego Euskal Herritik Ipar Euskal Herrira joateko muga, koronabirusaren aurkako txertoa bertan jasotzeko asmoz. Argitaratu diren hainbat informazio faltsuk zioten Biarritzen edozein pertsonari jarriko ziotela txertoa. Arduradunek jendeari muga ez zeharkatzeko eskatu diote, ordea, artatua izateko beharrezkoa baita Frantziako osasun txartela izatea eta dosia jasotzeko zitak aztera botatzen ari direla jakinarazi dute.
Naiz hedabideak jaso duen bezala, Stephanie Gravé Biarritzeko zinegotziak adierazi du Eskualdeko Osasun Agentziari jakinarazi diotela gertatua. Egoera nola kudeatu behar den jakinarazi zain daude orain. Azaldu dute Lapurdin txertoa jaso ahal izateko, osasun txartel frantziarra erakutsi beharko dela, edo, bestela, bizilekua edo lanbide-jarduera akreditatu.
Informazio faltsuen arabera, ordea, Hego Euskal Herriko biztanleek ez zituzten izapide horiek bete behar. Gravék azaldu du txertaketa kudeatzeko Doctolib plataformak sortu zuela desinformazio hori: aplikazioak txertoa jasotzeko hitzordua hartzea ahalbidetzen baitzuen, osasun txartelik aurkeztu gabe.