Gasteizen egin dute publiko Bilboko Europa jauregian. Hego Euskal Herriko pentsiodunen elkarteek Gaurgeroa izeneko koordinakundea sortu dute.
Ondorengo eragileak izan dira bileran: Arabako Pentsionistak Lanean, Bizkaiko Pentsionistak Martxan, Gipuzkoako Duintasuna eta Nafarroako Pentsionistak Martxan. Koordinakundea sortu ostean, jakinarazi dute lau bozeramaile izango dituztela, herrialde bakoitzak berea. Orain arteko bideari eta aldarrikapenei eutsiko diotela jakinarazi dute.
Ondorengoa eskatzen dute: gutxieneko 1.080 euroko pentsioa eta prezioen garestitze errealaren arabera pentsioak automatikoki igotzea. Horrez gain, lan erreforma bertan behera uzteko eta gutxieneko 1.200 euroko soldata eskatu dute, baita emakume eta gizonen arteko soldata arrakala bezala, pentsio arrakala amaitzea ere.